Pagatzen duten harpidedun guziak. Partaidetzak eskuratu nahi dituzten harpidedun ez direnek bi aukera dituzte: harpidetza bat eskuratu eta akzio bat edo gehiago eskuratu, edo partaide multzoan sartu harpidetzeko beharrik gabe. Bi kasuetan, bidali mezu elektroniko bat scic-iparla@mediabask.eus helbidera, eta Mediabask-eko arduradun bat jarriko da zurekin harremanetan.
Akzioen erosketari mugarik ez da, nahi bezain bat eros ditzakezu. 20 edo gehiago erosi nahi badituzu, gurekin harremanetan sartzea komeni da scic-iparla@mediabask.eus helbidera idatziz.
Mediabask-i baliabide ekonomiko berriak emateko, proiektua garatzen segitu ahal izateko, lehenik irratia sortuz.
Bazkideek parte hartzen duten sozietatean kooperatiba bat da. Beraz, arau juridikoak errespetatu behar dira. Bazkide bihurtzen garenean, kooperatiban engaiatzen gara eta enpresaren parte bat erosten dugu. Jabetza titulu bat da, eta bazkide bakoitzari eskubideak eta betebeharrak ematen dizkio. Sozietatearen estatutuak bozka eskubidea ematen du Batzar Nagusietan.
Prentsa enpresa solidario batean akzioak erosteak errentaren gaineko zergaren (IR) %50eko zerga-salbuespena du. Adibidez, 500 €-ko 5 akzio erosten badituzu, 250 €-ko zenbatekoa kendu ahal izango duzu zure zergetatik. Horretarako behar diren agiri guztiak garaiz emanen dizkizugu.
Kooperatiba kapital aldakorreko entrepresa bat da, eta, horren ondorioz, bazkideek nahi dutenean erretiratu daitezke kooperatibatik eta bere sosa berreskuratu estatutuetan aurreikusia den maneran. Hortarako, mezu elektroniko bat bidali behar diguzu scic-iparla@mediabask.eus helbidera.
Hartuak izan diren akzio guztiek kooperatibaren kapitala osatzen dute. Kooperatibaren sendotasun ekonomikoa ebaluatzeko aukera ematen du, eta, neurri batean, jarduera aintzina eramateko eta hura garatzeko beharrezkoak diren berme eta inbertsio funtsak eratzeko aukera ematen du.