Interes Kolektiboko Kooperatiba

Hedabide bat baino gehiago

MEDIABASKen helburua da Euskal Herriko gaurkotasunari buruzko informazioa egunero ematea eta gaurkotasun horri buruzko eztabaidak eta gogoetak sortzea. Kalitatezko informazioa, lurralde honen garapenaren zerbitzura.

MEDIABASK 2015eko urtarrilean sortu zen, le Journal du Pays Basque egunkariaren segida hartu du. Urte horietan guztietan, proiektuak Hego Euskal Herriko egitura bat izan du bilagun : EKHE, Euskal Komunikabideen Hedapenarako Elkartea (Euskal Hedabideen Garapenerako Egitura). Elkarte horrek komunikabideak bultzatzen eta laguntzen ditu, hala nola Gara paperezko egunkaria, Naiz.eus informazio gunea edo Naiz Irratia.

Gaur, Iparla Baigura Komunikazioa elkarteak hiru proiektu argitaratzen ditu:

  • Mediabask l’Hebdo astekaria, ostegunero, Ipar Euskal Herriko kiosko guztietan salgai.
  • Mediabask.eus informazio orokorreko lineako egunkaria.
  • Kazeta.eus euskarazko informazio orokorreko lineako egunkaria.

MEDIABASK proiektua etengabe garatzen ari da eta bere eskaintza dibertsifikatu nahi du. Hurrengo helburua irrati bat sortzea da, Radio Mediabask, 2024ko hasieran emititzen hasi beharko lukeena. Irratia etorrera prestatzeko, 2023ko maiatzaren erdialdetik podcastakak sortzen hasi gira.

MEDIABASKen helburua da Euskal Herriko gaurkotasunari buruzko informazioa egunero ematea eta gaurkotasun horri buruzko eztabaidak eta gogoetak sortzea. Kalitatezko informazioa, lurralde honen garapenaren zerbitzura.

Bere ildo editoriala gizarte batean eztabaida demokratikorako eta kontrapoder bat izateko beharrezkoa den ekarpena da. Euskal Herriaren garapen politiko, ekonomiko eta sozialerako funtsezkoak iruditzen zaizkigun gaiei buruzko eztabaidak zentratzeko aukera ematen du, eta gizarte- eta ingurumen-arazo ugariri buruzko ikuspegi berritzaile eta aurrerakoiaematen du, herritarren, aktoreen eta haien lurraldearen arteko kohesioa sortuz.

Bere eredu ekonomikoa nagusiki gure irakurleen parte hartzean eta sustenguan oinarritzen da, emaitzen, harpidetzen eta kioskoetako astekariaren salmenten bidez diruztatzen gira. Eredu hori erregresiboa da prentsaren sektorean nagusi den eredutik nun finantza-inbertsoreen talde handieek gero eta gehiago eskua sartzen duten. Iragarle publiko eta pribatuen parte-hartzea ere garrantzitsua da.

MEDIABASKen ustez, euskara, lurralde honetan zilegitasun osoa duen hizkuntza da. Gure ildo editorialaren bidez frantsesezko hedabideetan eta euskarazko eskaintzaren bidez, Kazeta.eus, normalizazioa lortzeko lan egiten dugu. Zentzu horretan, Ipar Euskal Herriko euskarazko komunikabideen elkartean parte hartzen dugu : Euskal hedabideak.

Mediabask-eko erreferentziako lurraldea Euskal Herriko lurralde historikoa da, Euskal Hirigune Elkargoa, Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak osatua.